BBK Open Science publiko guztientzako den zientzia ireki eta parte-hartzailearen
programazioa da. Zientzia ez delako zientzialarientzako bakarrik.


Zientzia

Zientziak gure garunarekin eta gure bizitzarekin mirariak egiteko gaitasuna du. Esperientziaren bidez geure burua eta inguratzen gaituena ezagutzeko aukera ematen digu. Gure irudimena bultzatzen duten ideien dantza bat da. Berritasunen iturri etengabea da, guretzako garrantzitsua den ia guztiari buruzko espekulazio liluragarrien iturria. Ikusteko, sentitzeko eta pentsatzeko modu berriak proposatzen dizkigu, izan ere, etengabe aldatzen ari da eta, gainera, ondo erabiliz gero, mundu hobe ba sortzeko tresnarik hoberena da.


Biologia

Biologia, bizitza aztertzen duen zientzia dena izango da gure proposamena, zuk bizitzaz gozatu, hau errespetatu eta maitatu ahal izateko. Biologian jarduteak beste izaki bizidunekin dituzun harremanak eraldatzen lagunduko dizu. Mesedegarria izango da bai jendartea, bai natura eta baita zeure buruarentzat ere.


Mugarik ez pertsonen eta diziplinen artean

Artea, kirola, osasuna, janaria, giza harremanak, jokoak, musika, teknologia… gustuko duzun eta interesatzen zaizun guzti hori bizitzarekin eta zientziarekin lotuta dago. Bizitza errealean gertatzen den bezala, BBK Open Science-n ere pertsonen eta disziplinen arteko mugak desagertu egiten dira.


Zientzia gizartean

BBK Open Science zientzia irekiaren, Zuk zeuk egin biologiaren, herritarren zientziaren eta gizarte berrikuntzaren abangoardian dago. Hedatzen ari diren mugimentu global hauek hezkuntza, ikerketa, dibulazioa, teknologia, kultura, ekoizpen zientifikoa, berrikuntza, ekintzailetza etbr., berdefinitzen ari dira. Joera berri hauek komunitateei beharrezko duten guztia ematen diete, hauek nahi duten zientzia egiteko gai izateko, betiere ondasun komunen bila.


Biomimetica eta bioinspirazioa

Bizitza eraginkortasunaren eta efizientziaren, lankidetza eta kooperazioaren, lehia onuragarriaren, jasangarritasunaren eta zirkulartasunaren adibide bikaina da. Inspirazio, ezaguza eta baliabide iturri mugagabea da. Bizitzaren alde lan eginez gero, geure buruaren alde egiten dugu lan.


Berrikuntza soziala eta berrikuntza herritarra

BBK Open Science-k herritarrei norberaren irtenbideen protagonista eta ekoizle izaten lagundu nahi die. Zientzia irekiak, teknologiak eta elkarlaneko sorkuntzek irtenbide berritzaile, errespetuzko eta iraunkorrak aurkitzea errazten dute.


Gure esentzia

BBK Open Science-k ezin du mundua aldatu, baina zeuk aldatzeko erraztasunak eman ahal dizkizu. Zientziaren eskuragarritasun unibertsalak norbanakoaren eta taldearen garapenean laguntzen du, herritarrak beharrezkoa den gizarte- eta ingurumen-eraldaketaren buru izan daitezen.