Boluntarioak

BBK Open Science Fest pertsonek pertsonentzako egindako jaialdia da. Pertsona horiek beraiek dira hau ahalbidetzen dutenak parte-hartzaile, bisitari edo boluntario gisa. Ikasteko, ondo pasatzeko eta BBK Open Science Fest esperientzia paregabea egiten laguntzeko gogoa duzu? Egin zaitez boluntario eta izan zaitez gure familiaren parte


Nor izan daiteke boluntario?

Parte hartzeko, ikasteko eta oso ondo pasatzeko gogoa daukan adin nagusiko edo baimena daukan adin txikiko edozein pertsona.

Ez da inolako prestakuntzarik behar, gu arduratzen gara horretaz.



Zer esan nahi du BBK Open Science Fest 2021en boluntario izateak?

Aukera paregabea da zientzia ireki eta parte-hartzaileko jaialdi bat barrutik esperimentatzeko.

Zure balioa eta gaitasunak erakusteko aukera bat da. BBK Open Science eta Biook-eko talde profesionala hasiera batean boluntario gisa parte hartu zuten pertsonek osatzen dute.

Kultura zientifikoa eta zientzia parte-hartzailea sustatzeko aukera da, protagonista zu zeu izanik.



Zer jasoko dute boluntarioek?

Gehien interesatzen zaizkien arloetan prestakuntza, gaikuntza eta networkinga.

BBK Open Science 2021en programazioan parte hartzeko aukera.

Biook-eko lan-poltsara sarbidea.

Jaialdiko kamiseta.

Parte hartzearen ziurtagiria.



Zer dakar boluntario izateak?

2021eko ekainaren 7tik 13era egingo den jaialdian parte hartzeko prestasuna (partziala edo osoa) izatea. Online edo aurrez aurre parte hartu nahi duzun aukera dezakezu.

Jaialdiaren aurreko 2 asteetan egingo diren taldeak prestatzeko eta gaitzeko saioetarako prestasuna izatea. Trebakuntza saioak modu presentzialean edo online emango dira.



Zer arlotan daude sartuta boluntarioak?
  • Ongietorria: sarreren irakurketa eta bertaratutakoen kudeaketa.
  • Ongietorria: parte-hartzaileen kudeaketa (online eta presentzialki).
  • Bideratzailea: aldez aurretik eta tailerretan, jarduera esperimentaletan, ekitaldietan, aire zabaleko esperientzietan eta abarretan laguntza.
  • Informazioa: bertaratuei eta parte-hartzaileei osasun-arauei, egokitzapenari, instalazioei, programazioari eta abarri buruzko informazioa ematea.
  • Ikus-entzunezko komunikazioa eta ekoizpena: elkarrizketak, argazkiak, bideoak, sare sozialak, photocall. Gure berriemalierik berritsuena izan zaitezke!


Boluntariotzako taldeak

Gainera, aukera eman nahi diegu lagun-taldeei (ikasleak, ekintzaileak, aktibistak, artistak, etab.) beren jarduerak proposatzeko, koordinatzeko edo egiteko, edo jaialdiko jardueraren batean talde gisa parte hartzeko adibidez, jaialdiko Bioblitz-en.

Bakarka zein taldean lagundu nahi baduzu, pozik egongo gara zure parte hartzea izango dugulako. Eskerrik asko zure interesagatik!



Babesletzak eta
lankidetzak

BBK Open Science Fest 2021 nazioarteko topaketa zientzia ireki eta parte-hartzaileko ekitaldi bakarra da estatu mailan. 2019ko edizioan, jaialdiak eragin sozial eta mediatiko handia lortu zuen. Jaialdira sartzea doakoa da, baita parte hartzea ere. 2021eko edizioa, online eta modu presentzialean egingo dena, gizarte-berrikuntzan oinarritua dago, eta zientzia eta gizartea batzea du helburu, gizabanako, gizarte, komunitate eta ingurumen kapitalari balioa emanez eta parte hartzen duten pertsona eta erakundeak ezagutaraziz.

Zabalik gaude ekarpenak, lankidetzak eta babesletzak egiteko. Jar zaitezte gurekin harremanetan elkarlanerako, babesletzarako eta markaren presentziarako egon daitezkeen ereduak hobeto ezagutzeko, info@bbkopenscience.com posta elektronikoaren bidez edo 633576323 telefonoaren bidez.

Jaialdi honek ez du irabazi-asmorik, laguntza guztiak osotasunean jaialdiari lotutako beharrak eta gastuak (materialak, ekipoak, parte-hartzeari eta boluntariotzari lotutako gastuak, etab.) estaltzeko izango dira.

Open science to make a change