BBK Open Science Fest berriz heldu da Bilbora!

BBK Open Science Fest (BBK OSF) zientzia ireki eta parte-hartzaileko jaialdi bat da zeinak herritar guztiei zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin gozatzeko, sozializatzeko eta ikasteko aukera ematen dieten. Horrez gain, mugimendu globalak ezagutzeko aukera ere emango die, hala nola herritarren eta komunitatearen zientzia, gizarte-berrikuntza, naturalismo digitala eta askoz gehiago.

Zientzia zurekin egin nahi dugu, bai ondo pasatzeko eta baita gizartean zientziak mundu hobea, jasangarriagoa, etikoagoa eta errespetu gehiagokoa sortzeko aukera ematen digula erakusteko ere.

BBK OSF´21 “Zientzia irekia
aldaketa lortzeko”

 

Covid-19 pandemiak egungo ereduen hauskortasuna argitara atera du. Horregatik, aurtengo edizioa berrikuntzara eta hobekuntza sozialera bideratuta dago.

Jaialdiak, 2019ko edizioan egin zuen bezala, emanaldi eta esperientzia parte-hartzaile eta esperimentalen programazio zabala eta askotarikoa aurkezten du. Gainera, edizio honetan, lehen aldiz zientzia irekiko eta komunitarioko nazioarteko topaketa bat egingo da Open Call baten bidez, zuen proposamenei balioa emateko.


Non eta noiz ospatuko da?

Jaialdia BBK Aretoan eta Bilboko beste zenbait tokitan egingo da ekainaren 7tik 13era. Online ere jarraitu ahal izango da, BBK OSF ’21 Online sarean Eventbrite bidez izena ematen dutenek posta elektronikoz jasoko duten esteka baten bidez.

Programaziora sartu ahal izateko, bai modu presentzialean eta baita online ere, beharrezkoa da izena ematea zuen sarrera eskatzeko. Laster jarriko dira sarrerak eskuratzeko estekak.


Nori zuzenduta dago jaialdia?

Familiak eta gaztetxoak

BBK OSF ’21ek familiei eta publiko gazteenari zuzendutako programazioa du. Adi egon, izan ere, hainbat show eta zientzia-jarduera egongo dira modu erraz eta seguruan etxetik ere egin ditzakezuenak osagaiak prest badituzue.

Ikastetxeak

BBK OSF ’21ek zientziaren hezkuntza esperimentalari eta hezkuntza berrikuntzari zuzendutako eskaintza du. STEAM-en, ingurumen-hezkuntzan, jasangarritasunean, osasunean eta abarretan oinarritutako hezkuntza-jarduerak eta -proiektuak aurkeztuta parte har dezakezu Open Call-en bidez. Bisitari gisa, hezkuntzako langileei edo ikasleei zuzendutako saioetan parte har dezakezu, online edo aurrez aurre, hezkuntzako proposamen berritzaileenetako batzuk ezagutzeko, zientzia-showetan parte hartzeko, tailerrak egiteko eta elkarrizketa irekietan zure ikuspegiarekin eta esperientziarekin laguntzeko.

Enpresak, profesionalak eta ekintzaileak

BBK OSF ’21ek oinarri zientifiko-teknologiko eta soziala duen ekintzailetzari zuzendutako eskaintza du. Jaialdia guztion ongia bilatzen duten ideia, produktu, zerbitzu, eredu eta irtenbide berritzaileen erakusleiho izango da, batez ere zientzia eta teknologia irekiak erabiltzen eta sustatzen badituzte. Kolaboratzailea izan, Open Call bidez parte hartu edo jaialdia online edo aurrez aurre jarraitu dezakezu.

Zientziaren maitaleak

BBK OSF ’21ek edozein pertsonak zientzia ikasi, partekatu eta praktikatu ahal izateko eskaintza dauka. Zientzia irekia, herritarra eta komunitarioa partekatzeko eta gozatzeko topaketa izango da. Jarduera praktikoak egongo dira non parte hartu ahal izango duzun. Horrez gain, egiten duzun zientzia partekatu nahi baduzu, zure proposamena Open Call bidez bidaltzera ere animatzen zaitugu.

“Zientzietakoa” ez den jendea

Zientziak bizitzako alderdi guztietan laguntzen digu. Ikasteko eta esperimentatzeko gogoa duen jakin-mindun pertsona bazara gustuko duzunarekin lotutako jardueren eskaintza zabala aurkituko duzu jaialdian. BBK OSFk zientzia “letretakoentzat” ez dela, zaila dela edota aspergarria dela dioen estigmarekin hautsiko du.


Balioak

  • Zientzia ez da zientzialarientzat bakarrik, zientzia pertsona guztientzat da.
  • Ezagutza irekia eta ulergarria izan behar da, eta pertsona guztien eskura egon behar da.
  • Edonork egin dezake zientzia eredu atseginen bidez, jakin-mina askatu eta sormena bultzatzen duten horiez, horrela banakako hobekuntza eta hobekuntza kolektiboa lortzeko.
  • Naturan eta izaki bizidunen artean gertatzen den bezala, lankidetza eta kooperazio ereduak bultzatu behar dira mundu hobe baterantz eboluzionatzeko.

Printzipioak

  • Zientzia dibertigarria da
  • Ikerketa zientifikoa guztion eskubidea da
  • Zientziak demokratikoa eta irekia izan behar du
  • Jakintza zientifikoa eta teknologikoa guztion onerako erabili behar da
  • Zientziak errealitatera hurbildu eta gure gaitasun kritikoa suspertu dezake
  • Zientziak gizartean hobetzeko hainbeste aukera eskaintzen dizkigu
  • Herritarrek ekoizpen zientifiko eta kulturaletan parte hartzeko eskubidea dute
  • Gizarteak zientziaren inplikazio sozialei buruzko erabakietan parte hartzeko eskubidea du.

Open science to make a change