Epea 2021eko maiatzaren 9an itxiko da, 23.59tan (GMT+1)

BBK OSF 2021ek lehenengo aldiz zientzia ireki eta biologia komunitarioko nazioarteko topaketa bat antolatuko du, parte hartzeko deialdi ireki baten bidez.

Joera globalek leku propioa izango dute edizio honetan, hala nola, Do It Yourself (Zuk Zeuk Egin) Biologiak, zientzia herritarra edo komunitatekoak, berrikuntza sozialak, bioarteak, biodiseinuak edo naturalismo digitalak.

Beste behin ere, zurekin zientzia egin nahi dugu gozatzeko, sozializatzeko, ikasteko eta zientziak gizartean mundu hobea sortzeko aukerak ematen dizkigula egiaztatzeko.

Gustatuko litzaizuke parte hartzea?

Zure proposamenaren balioa azpimarratu eta komunitatera ezagutzera eman nahi baduzu, BBK Open Science Fest 2021 izango da zure jaialdia.

Proposamena ideia originalen bat, prozesuan dagoen lana edota proiektu osatua izan daiteke, betiere jaialdiaren espiritu eta balioekin bat datorrena.

 


KATEGORIAK


JARDUTEKO FORMATUAK


PRPOSAMENAK HAUTATZEA


ZER EXKAINTZEN DUGU?


DATA GARRANTZITSUAK


IZEN-EMATE ORRIA


 


Kategoriak

Bereziki gai eta jarduera hauetan zentratzen diren ekarpenak interesatzen zaizkigu:


1. Herritarren Zientzia eta Zientzia Komunitarioa

Herritarren zientzia herritarrak ikerketa zientifikoan parte hartzea eta aktiboki inplikatzea da, zientzialari profesionalekin lankidetzan jardunez.

Zientzia komunitarioa zientzian jardutean interesatuta dagoen pertsonengandik sortzen da. Hauek komunitateak osatzen dituzte, laborategi irekiak sortzen dituzte eta proiektuak garatzen dituzte, ekoizpenean eta kultura zientifikoan lagunduz.

Herritarren zientziako proiektuak, zientzia amateurreko komunitateak, laborategi komunitarioak eta zientzia komunitarioko jarduerak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu. Aurkezten duzuena modu praktiko eta parte-hartzailean bada, askoz hobeto.



2. Naturalismo digitala

Naturalismo Digitalak balio naturalistak defendatu, bizitzarekiko elkarrekintza berriak esploratu eta mundu naturalarekin esperimentatzeko modu berriak aurkitu nahi ditu. Hori lortzeko helburuarekin, eredu, tresna eta prozesu berritzaileak garatzen ari dira, eta askotan, teknologia berriak erabiltzen dituzte. Nola monitorizatu, sentitu, elkarreragin, edota komunikatu gaitezke izaki eta sistema bizidunekin?

Zuek garatutako XXI.en mendeko proiektu, jarduera praktiko, ekipo edo tresna naturalistak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu, bai digitalak eta baita analogikoak ere.



3. Pandemiaren ondoren

Pandemiak agerian utzi du egungo eredu ekonomiko eta sozialaren hauskortasuna. Gaur egungo giza osasunaren eta ingurumenaren krisiak erronka ugari dakartza, eta horiei aurre egin behar diegu. Hori dela eta, pandemiaren amaiera begiztatzean, ikuspegi eraldatzailea sustatu, eta ikusgaitasuna eman nahi diegu pandemiak amildu dituen eta gure etorkizuna hobetu eta birdefinitzea hellburu duten ideia, eredu, ekimen eta proiektu guztiei.



4. Bioartea / Biodiseinua

Arteak, diseinuak, izaki eta sistema bizidunek eta bioteknologiak bat egiten dute sormen-prozesuetan. Prozesu horiek askotariko eta eragin handiko emaitzak dituzte, eta zientziaren ikuspegi intuitiboagoa eta hurbilagoa erakusten dute. Horrez gain, ondoriozko obra eta diseinuek produktu eta zerbitzu berritzaile seguruagoak, jasangarriagoak eta etikoagoak garatzea ekar dezakete.

Zure sormen lanak zientzia, teknologia, artea edota diseinua barne hartzen baditu, ezagutzea gustatuko litzaiguke.



5. Egungo Ereduaren Alternatibak eta Berrikuntza soziala

Sortu al duzu edo ba al daukazu buruan produktu, zerbitzu edo ekintzarik egun dagoena baino alternatiba jasangarriagoa dena edota gizarte hobekuntza bat dakarrena?

Bizimodu osasuntsuago eta jasangarriago batera trantsizioa erraztuko diguten alternatibak merezi ditugu.

Kapital ekonomikoaren gainetik, giza kapitala, soziala, familiakoa, ingurumenekoa, kulturakoa eta komunitarioa (the commons) lehenetsiko dituzten proposamenen bila gabiltza.



6. Tailer eta esperientzia esperimental edo sortzaileak

Zientzia esperientzia bat da, beraz, egiten ikasten da.

Zientzialari profesionala edo amateurra, artista, naturalista, ingurumenekoa, edo zientzia-, sormen-, fabrikazio- edo esperimentazio-praktikak partekatu nahi dituen norbait bazara, hau da zure kategoria



7. Hezkuntza berrikuntza

Pertsona eta erakunde batzuk XXI. mendeko haur, gazte eta helduen beharrei erantzungo dien hezkuntza irudikatzen eta sortzen ari dira. Nola eratzen ditugu gizaki pentsatzaileak, kontsideratuak, bitxiak, sortzaileak, gogotsuak, kritikoak, independenteak, lankidetzakoak? Nola errazten dugu zuen talentuen eta interesen garapena? Nola eratzen ditugu naturarekiko eta gainerako izaki bizidunekiko errespetuz eta begirunez jokatzen duten pertsonak? Hezkuntza-bilakaera horren parte bazara, ideia, proiektu edo jarduera bat martxan baduzu, ezagutu egin nahi dugu.



8. Bizitza, hazkundea eta garapena

Bizitza bere atalen batura baino askoz gehiago da. Bera eta bere ingurunea hazi, garatu, aldatu eta ugaltzeko gai da. Horri esker, harreman onuragarri asko daude gizakien eta beste izaki bizidun batzuen artean: lorezaintza edo nekazaritza birsortzailea, konpostajea, hartzidura, onddoak, intsektuak, landareak, bakterioak, legamiak, bioproduktuak, biomaterialak. Mila modu daude guretzat eta izaki bizidunentzat onuragarriak diren harremanak sortzeko.

Zuk praktikatzen baduzu, hau zure atala da.



9. Zientzia irekia

Zientzia profesionala irekiera eta demokratizazio prozesu bat bizitzen ari da.
Argitalpenak irekian, tresnak edo plataformak erabiltzea zientzia irekia praktikatzeko; sarbide irekia, lankidetzak, diziplinartekotasuna, herritarren parte-hartzea, outreach-a, software irekia/Fair; datu irekiak eta Fair; komunitate irekiak sortu eta mantentzea, etab. Atal honetan, zientzia irekia sustatzeko zure ekarpena bilatzen dugu.



10. "Bizitza umoreduna" bizi

Orain inoiz baino gehiago, bizitza umorez hartu behar dugu. Zientzia, bere historia, prozesu biologikoak, izaki bizidunen portaera eta sistema bizidunen funtzionamendua askotan liluragarriak, bitxiak eta dibertigarriak dira.

Ezagutza edo esperientzia zientifikoak rollo, umore edo ikuskizun onarekin partekatu nahi badituzu, hauxe da zure atala.


Zure proposamena kategoria horiekin bat ez badator, baina bai jaialdiaren edo Open Call-en ikuspegiarekin eta balioekin, bidal ezazue.


Jarduteko formatuak

Parte hartzeko hiru modu daude

  1. Konta iezaguzu eta, ahal izanez gero, erabili irudiak, bideoak, musika, artea, testu gutxi eta, ahal dela, teknizismo gutxi! Aurkezpenek 20 minutuko iraupena dute gehienez, eta elkarrizketa ireki baterako sarrera gisa balio dute.
  2. Are hobeto, ez kontatu, erakutsi! Ahal bada, nahiago dugu zuk nola egiten duzun erakustea!
  3. Askoz hobeto! Ez erakutsi, erakuts iezaguzu! Nahiago dugu zurekin egin!!!

Bereziki baloratuko dira BBK Open Scienceko taldeak eta herritarrek aldi berean egin ditzaketen proposamenak eta esperientzia praktikoak edo esperimentalak. Are gehiago, kode irekiko ekipo, material eta erreaktiboak erabiltzen badira, kostu txikikoak, erraz eskuratzeko modukoak, birziklagarriak eta jasangarriak.

1. Proposamen teorikoak

Proposamena teorikoa bada, aurkezpen moduan azal daiteke, eta 20 minutu izango dituzu aurkezteko. Irudiak, audientziarekin interakzioan aritzeko tresnak, grafikoak, animazioak, musika edo bideo laburrak ikustea gomendatzen dizugu, baina betiere denbora hori gainditu gabe. Aurkezpenak saio tematikoetan taldekatuko dira, eta elkarrizketa ireki bat izango dute.

2. Proposamen praktikoak

Espero dugu zure proposamena praktikoki aurkeztu ahal izatea. Hala bada, bi azpikategoria proposatzen ditugu:

 A. Esperientzia esperimentala edo parte-hartzailea.
“Ez kontatu, erakutsi!”

Jarduera edo esperientzia esperimental baten zuzeneko aurkezpena egiten da “errezeta” azaltzen den bitartean, sukaldaritza-programa bat balitz bezala.

Ez dago dembora mugarik.

B. Tailer edo ikastaro praktikoa.

Tailer praktiko bat eskainiko da, entzuleek aldi berean etxean, eskolan edo laborategian egin ahal izango dutena. Tailer praktikoek erabili beharreko material, ekipo eta erreaktiboei buruzko informazio zehatza eta jarraitu beharreko protokoloa aurkeztu behar dituzte.

Ez dago dembora mugarik.


Proposamenak hautatzea

BIOOK elkarteko lantaldeak, BBK Kunak, laguntzaileek eta boluntarioek osatutako komunitate batek baloratuko ditu proposamenak.

Herritarrak ere protagonista izan daitezen, sare sozialetan aurkeztutako proposamenei herritarrek emandako erantzuna baloratuko da.

Deialdiko baldintzak betetzen dituzten proposamenak kronologikoki aurkeztuko dira gure sare sozialetan, eta herritarrak iritzia ematera eta gogokoenak aukeratzera animatuko dira. Batzordeak kontuan hartuko ditu hautaketa-prozesuan zehar herritarrek dituzten iritziak eta lehentasunak. Ebaluazio-batzordeek beste ezaugarri batzuk ere hartuko dituzte kontuan, hala nola originaltasuna, aplikagarritasuna, inpaktu soziala, balioak, sormena, erreproduzigarritasuna, dibertsioa, umorea, ikusgarritasuna, hizkuntza, ulermena, pasioa, lankidetza, etab.


Zer eskaintzen dugu?

  1. BBKOSF 2021 jaialdiko eta Biook elkarteko webguneetan, sare sozialetan, komunikabideetan eta networking-plataformetan jasotako proposamenen eta parte-hartzaileen ikusgarritasuna.
  2. Online streaming bat, estatuko eta nazioarteko entzule bati egiten diozun ekarpenari buruzkoa, bai aurrez aurre parte hartzen baduzu, bai online parte hartzen baduzu. (Sartu lehentasuna google form delakoan).
  3. Profesional-talde ikaragarria zure esanetara, jarduera arazorik gabe egin dadin lan-giro bikainean.
  4. BBK Open Science Fest programak laguntza-poltsa bat du, materialak, ekipamendua, erreaktiboak edo joan-etorriak behar dituzten proposamen praktiko edo esperimentalei lotutako gastuak ordaintzeko, aurrez aurre egitea nahiago baduzu. Esaguzu laguntza ekonomikoa eskatzea aurreikusi duzun eta adierazi zenbatetsitako zenbatekoa.
  5. Irabazi-asmorik gabeko eta doako jaialdi honek ikusgarritasuna ematea, balioa ematea eta guztion onerako diren proiektuak, pertsonak eta erakundeak konektatzea du helburu.

Data garrantzitsuak

Apirilak 14Deialdiaren irekiera

Maiatzak 9 Deialdiaren amaiera
23:59an (GMT+1)

Maiatzaren 11tik 22raHautatuei komunikatua

Ekainaren 8tik 15ra BBK OPEN SCIENCE FEST


Apuntatzen zara?

Izen-ematea betetzerakoan, beharrezko dokumentazio guztia eransteko eskatuko dizugu.

IZEN-EMATE ORRIA

Formularioa betetzerakoan, beharrezko dokumentazio guztia eransteko eskatuko dizugu. Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez — opencall@bbkopenscience.com.

Jaialdia ez da gauza bera izango zu gabe,
zure zain gaude!