Scroll to top
2019 Biohacking & Open Labs Fest
es eu

Karim Asry

Kazetaritza masterra egin zuen UAM/EL País Kazetaritza Eskolan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Bordeleko Kedge Business School-en. Sei urte darama Espacio Open-en (proiektu-azeleragailua, egoitza Artiach gaileten fabrika zaharrean, Zorrozaurren, duena) zuzendari sortzaile gisa. Lehenago Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Gardentasuneko eta Gobernu Irekiko aholkularia eta El País egunkariko Euskadiko berriemalea izan zen.

Proiektu digitalen arduraduna da Espacio Open-en, eta esperientzia handia du diziplinarteko taldeei laguntzen, ikuspegi berri batetik arazo zehatzei erantzuten dieten proiektu eta tresna berritzaileak sortzeko helburuarekin.

IKultura garaikidearen, teknologiaren eta gizarte-arazoen elkargunean lan egiten duten hainbat komunitateren sustatzailea da, eta horien artean dago Fab Lab Bilbao, Espacio Openen sorkuntza eta fabrikazio digitaleko laborategia, Massachussets Institute of Technology-ren (MIT) sarean dagoena.

Era berean, 2013tik da Maker Faire Bilbao izeneko jaialdiaren arduraduna. Hori Europako egin-zuk-zeuk motako jaialdirik zahar eta garrantzitsuenetarikoa da, eta BBK, Bilbao Ekintza, Beaz eta Maker Media dira babesleak. Koordinazio-lanak egiten ditu Espacio Openek Europako Batzordearen proiektuetan parte hartzen duenean, esaterako, Zerumuga 2020 eta Creative Europe programetan. Argitalpenen koordinatzailea ere izan da (Arte e Innovación Educativa en la era digital, adibidez), hori da Xixongo Arte Zentro eta Industria Sorkuntzaren LABoralean emandako hamarkadaren balantzea.

FabLab nagusiek osatzen duten Sorkuntza eta Fabrikazio Digitalaren Sare Espainiarraren (CREFAB) zuzendaritza-batzordeko kidea da. Sarearen helburua da tresnak, ezagutza eta esperientzia partekatzea hardware eta software irekiko tresnetara bideratutako eraldaketa digitalaren inguruan.

espacioopen.com | Facebook

Post a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies