Scroll to top
2019 Biohacking & Open Labs Fest
es eu

Luis Berasategi

Bilbao AS Fabrik proiektuaren koordinatzailea – Mondragon Unibertsitatea

Ingeniaritza Industriala ikasi zuen Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).

20 urte baino gehiago eman du lanean Ikerlan S.Coop. teknologia-zentroan ikertzaile eta Berrikuntza Estrategikoko Saileko proiektu-buru gisa. Ondoren, MIK S. Coop/MONDRAGON UNIBERTSITATEAn hasi zen, ikertzaile senior gisa Estrategia Aurreratuen sailean eta koordinatzaile gisa Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF): ikaskuntzaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko Bilboko hiri-ekosisteman.

Gaur egun, haren zeregin nagusia Bilbao AS Fabrik (BAF) abiaraztea da, Bilboko zerbitzu aurreratuen sektorearen garapenean lagunduko duen Zorrotzaurreko ekosistema berria, hain zuzen.

Modu aktiboan parte hartu du proiektu-buru gisa, deialdi publikoetan finantzatutako I+G+b proiektuetan (estatukoak eta nazioartekoak) nahiz euskal industria-ehuneko enpresa eragileen kontratupeko proiektuetan. Era berean, administrazioen eta erakunde publikoen (SPRI, Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, BFA eta abar) nahiz klusterren (GAIA, Eiken eta abar) laguntzailea izan da, berrikuntza sustatzeko eta aktibatzeko proiektuak diseinatzeko eta hedatzeko. Jarduera osatzeko, bere metodologiak erregistratu ditu, hitzaldiak eman ditu kongresuetan, eta artikuluak argitaratu eta berrikusi ditu aldizkari espezializatuetan (horietako batzuk SCI gisa katalogatuak).

Linkedin | Blog | Email

Post a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies