Scroll to top
2019 Biohacking & Open Labs Fest
es eu

Nieves Cubo

Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoan graduatu zen UC3M Unibertsitatean, 2013an. Erakunde horretan jarraitu zuen ikasten, eta Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako Masterrean espezializatu zen. Ondoren, bertan jarraitu zuen ikertzaile laguntzaile gisa Bioingeniaritza eta Ingeniaritza Aeroespazialaren Arloko Ehunen Ingeniaritza sailean. Han egin zuen giza ehunen inprimaketari buruzko ikerketa, Birsorkuntza Medikuntzaren eta 3D inprimaketaren esparruan.

Gaur egun, adar horretan lan egiten jarraitzen du, izan ere, doktoretza-ikaslea da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean (CSIC) eta ikertzailea Dresdeneko Unibertsitate Teknikoko (Alemania) Hezurren, Giltzaduren eta Ehun Bigunen Ikerketa Zentro Traslazionalean. Haren proiektuek arreta jartzen dute ehun berriak lortzeko materialen eta teknologien sorkuntzan, hala nola hezurra eta kartilagoa, Lurrean eta etorkizuneko esplorazio-misioetan erabiltzeko (Ilargian eta Marten, ESAren proiektu batean).

openbioprining.org

@Nicuma3

Post a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies